|
María Eugenia Lizeaga
|
|
Zipristinetan
Tximinien kea han eta hemen berdina da. Ordulariaren ardatzak berdin diraute denontzat. Fruituen azalean ezagutzen da izena. Zenbakiak urriak dira behartsuentzat. Arbasoek asmatu zuten geometria. Gaur, genetika putzu ilunean, zipriztinetan gabiltza. Begiradaren bila, begietara begiratu zintudan, ekaitza zegoen bion artean, eta harrizko negarrak ukatu zuen, hura aurkitzea. Eskatu gabe sartu... Zoriona baldin bazara. Berri onen postaria bahaiz Enara abeslaria bada... Sartu, eskatu gabe! Biltzera zatozena, guztion laguna. Zeru lurreko ostadarra... Aurrera. Zeru lurrekoak Zeruak txamarra jantziko balu lurrean ilunpetan egongo ginateke. Hain da eskuzabal zerua gu bizirik egon arren bera biluzirik dabilela. Errautsek mingaina balute kosmosak isiltasuna galduko luke, haien hitza nagusi izango litzakete, gizakienarenaren ordez. gu ere, biharko errautsa edo simaurra gara, atzekoen antzera. Sirena-hotsak zarata zenitean daudenean, garbiago entzuten dira txorien kantu orekatuak. Ez zaitut mesprezatu nahi, hain zatarra izan da zeure jokaera erregu nagoela, nigandik, sentimendu hori, urruntzear. Hala ere, zurekin ere, maitasuna ikasten ari naiz. Euliak badute bere lana txikiei, handiak nola menderatu, erakustea. Haiku Batzu Hire aurpegitik haur baten irriñoak Ihes egin du. Aurretik zoaz burua makur zirimiri azpian gauetik zatoz itzal artean egunsentia Udazkenean hostoak hegan ego haize besoetan. Harritik erori den euri tanta bat lurrak edan du. urdin gainean puskatu dira hodeiak eguerdi aldean aurka egin dio itzalak zuhaitz alboan eguzkiari arro
|