María Eugenia Lizeaga

 

Antología cuarta
 

 
 
EXTRACTO DEL LIBRO “TAMARINDOEN EPELEAN”
Ediciones Beta
ISBN: 84-96009-99-8
 
 
Aitaren beso oparoetan

patxada sendoan dago haurra,
irriño barean begira.
Bere  kuttuna
laztantzen duen bitartean,
amaren begirada gertua,
gorde du bihotzean.
Aita-amaren arteko
kantu berezkoak,
lo eztira  eraman dute
bikotearen bizi-bitxia.
 
“ametsetako bailarara doa
gure maitetxoa.
Amets ederrekin betetzeko
bere oroitzapen saskia.”
©María Eugenia Lizeaga,
De: Tamarindoen epelean
 
 
 
Tamarindoen negarra
 
Tamarindoen alboan
irudi ilunak mugitzen dira.
Zirimiriaren intimitate jasoan,
negarra gorde nahian.
 
Batzuen,
egun argian, dolumina azaltzeko,
eskubidearen itzalean,
besteenak,
 isiltasun apalean jausiak;

negar zahar eta berriak
 
negar barruratuak
negar ukatuak.
 
Egun hartan,
beste egun askotan bezala,
Tamarindoen negarra,
euriarekin batera,
dolumin debekatuen,
adierazle izan zen.
©María Eugenia Lizeaga,
De: Tamarindoen epelean
 
 
 
Ni naiz

haizean hegoak
zabaltzen dituena.
Ni naiz,
arnasa eta bizia.
Ni naiz,
margoen sortzailea.
Begiek ikusten ez duten,
ispiluaren beste aldea.
Ni naiz,
alaitasunaren sena.
 
Beti eta berriro,
Bizitzaren kreazio eta jarraipena.
©María Eugenia Lizeaga,
De: Tamarindoen epelean
 
 
 
Gizakume makurtuak,
 
egiaren indarra erabili du
lur gainean belaunikatzean.
Honen kimu ozena,
mendiek jaso dute.

 
Eta lurrarekin nahastutako
txistu eta negarrarekin
buztina, lur- giza buztina,
min, kemen, neke,
itxaropenezko buztina,
anonimo arrunten buztina
egin du,
gizon makurtuak.
Buztinean,
tinkatu ditu eskuak,
bere eskuak,
buztinean murgildu,
buztinean galdu,
buztin bihurtuz.
 
Horrela,
ortzirantz goitu,
eta zutituz,
aztarna, lokatzezko ikurra,
betirako erantsi dio,
ortziaren zelai amaigabeari.
©María Eugenia Lizeaga,
De: Tamarindoen epelean
 
 
 
Goizuetatik Donostiara
 
Ura da bidea.
Mugarik gabeko,
UR  umea ... UR mehea.
Mendietako urbegietatik
hotzetik epelera,
basoetatik, hirira.
Zuzen eta oker
bizitzaren hantzera
MAKURtzen
HANDItzen
GAINezkatzen.
 
Hogei zubi azpietatik
mendeen zuhurtziarekin,
bazterrak elikatzen.
 
Aurrez aurre,
gozo gaziak
nahastu arte.
©María Eugenia Lizeaga,
De: Tamarindoen epelean
 
 
 
Magdalako Maríaren eraztuna.
 
Ez dio lurreko boterea eman,
historiaren benetako egia
edo bere ahizpen leku merezia ere ez.
Ez. Ez da horrelakoa
Magdalako Maríari, goizeko izarrak
eman dion eraztuna.
 
Egarria asetzen duen ur ozpinduarena
da
Paliotik at zabalduko dena
isiltasunean, ahaleginaren lorpena.
Hipokresiak eta mendetasunak
besarkatuko ez dutena
da.
Loreen igeltseroek egina
erleek ezpaletan utzitako eztiarekin
haize eta itsasoaren besarkada gazituarekin.
Lurreko gizadia batzen duena
zatitu eta atzeman ezina
da.
Goizeko izarrak Magdalakoari
oparitutako eraztuna.
©María Eugenia Lizeaga,
De: Tamarindoen epelean
 
 
 
 
Zorion zatiak
 
Ez dudalako nahi,
defentsak eraikitzen
bizitza eskuartetatik irristatzea.
 
Denontzat heriotza berdina baita,
eskuetan pareko hutsunearekin
alde egiten dugunez,
lehenbailehen ihardungo dut,

behar ez dudan gaineko zamari,
soinetik,bihotzetik,gogotik,
agur esaten,
eta zorion apur arinak,
handik eta hemendik biltzen.
 
Patuak dakarzkidan  boladak,
alde ala aurka,
makurtuta,
zutik  edo zeharkatuta,
lo, nahiz esnatuta,
onartzen saiatuko naiz.
 
Norbera eta besteen
finkatze arteko mugak,
aztertzen egoteari,
behin eta berriro ... behin eta betirako,
behingoz ostikada ematera ekiten diot.
 
Ni,
naizelako,
osotasunean ... ni,
soilik ospatzeari.
Hori
handia
eta beharrezkoa baita.

Segundo bateko
maitatuen aurpegietan
azaldutako irribarrearekin,
zoriontsu izateari.

Egunsentiaren freskotasunean burua hustutzeari.
 
Gaurtik aurrera.
©María Eugenia Lizeaga,
De: Tamarindoen epelean
 
 
Samurtasunaren hotza.
 
Hotzak hartua zaude
samurtasuna.
Apirileko eguzki azpian egon arren,
eguerdi aldean,
hozmineko ukitua izan da zeurea.
 
Ez al da nahikoa
eguzkiaren indarra
zu epeltzeko,
 zu gozotzeko?
Nik laztanduko zaitut,
nire bi esku tarteko
magalean.
 
Ze hotza zauden, samurtasuna!
©María Eugenia Lizeaga,
De: Tamarindoen epelean
 

Copyrigh© todos los derechos reservados por el autor